Borrar
Urgente Cuatro kilómetros de retenciones en el Txorierri en dirección San Sebastián
Osteguneko jardunaldiaren irudi bat. BBK
«Eraldaketa digitala ezinbestekoa da tokiko merkataritzaren etorkizuna bermatzeko»

«Eraldaketa digitala ezinbestekoa da tokiko merkataritzaren etorkizuna bermatzeko»

BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak 'Merkataritzaren eraldaketa digitala' jardunaldia egin zuten ostegunean

Zurekin

Viernes, 5 de febrero 2021, 21:47

BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatutako 'Merkataritzaren eraldaketa digitala' topaketa izan zen ostegunean, Bilboko BBK Salan, Europako Batzordearen 'EU Industry Week 2021' ekimenaren baitan, eta, besteak beste, parte hartzaileek ondorioztatu zuten «eraldaketa digitalik gabe tokiko merkataritzak ez duela etorkizunik», eta eraldaketa hori «premiazkoa» dela.

Antolatzaileek jakinarazi zutenez, ekimena bertatik bertara edo 'streaming' bidez jarraitu ahal izan zuten Bizkaian dauden sektoreko eragile nagusiek eta tokiko ehunka merkatarik. Jardunaldian, merkataritzaren digitalizazio arloan dauden aukeren eta beharrizanen tokiko ikuspegia eskaini zuten, eta digitalizazio prozesuak merkataritzan dituen inplikazioak berrikusi ziren, baita sareko merkataritza eskariaren zati handi bat plataforma gutxi batzuek berenganatzeak lehia askerako dituen ondorioak ere.

«Eraldaketa digitala erronka handia da bertoko merkataritzarentzat, eta, hori gabe, hurbileko merkataritzak ez du etorkizunik», esan zuten Internet bidez zuzenean emandako saioan.

Martin Peitz Alemaniako Mannheimeko Unibertsitateko Ekonomia irakasleak ohartarazi zuen plataforma digital handiek gero eta eragin handiagoa dutela, eta merkatari txikiei euren produktuak plataforma horietan sartzeak dakarren «kostu etekinaren azterketa zehatza» egiteko aholkatu zien, askotan «merkatu botereaz abusatu» egiten dute eta.

Bestalde, Manuel Balsera AMC Networks ISEko zuzendari nagusiak adierazi zuenez, erronka nagusia negozio txiki baten eraldaketa digitala egiteko oinarrizko elementuak ezagutzea da, «inbertsio gutxirekin eta ordenarekin, pertsonalizazio, prezio, gogobetetze, sare sozial, kudeaketa sistema eta datuei» dagokienez, horiek guztiak baitira berarentzat kontuan hartu beharreko elementuak, nahiz eta «elementu nagusia jarduera berrasmatzea izango litzatekeen, kontsumitzaile berriak barne hartzeko, ohikoez gain».

Halaber, Enrique de Aresti legelari eta Europako Batzordeko Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiko arduradunak, Europako lege esparrua eta digitalizazioaren bidez enpresen lehiakortasuna handitzeko Bruselatik abian jarritako ekimenak azaldu zituen, bai eta Google, Amazon edo Booking moduko plataforma digital handiei ezarritako ekintzak eta zigorrak edo irekitako espedienteak ere.

Produktuen salmenta bultzatzeko erakusleihoa

Jardunaldiaren bigarren mahaian egokitzapen digitalaren adibideak aurkeztu zituzten. Bizkaian tokiko edo bertoko merkataritzaren digitalizazioari bultzada eman nahi dioten ekimenen artean, Marketplace Bizkaia Eup! lurralde plataforma sortu berria aipatu zuten. BBK-k eta Bizkaiko Aldundiak duela aste batzuk aurkeztutako proiektua da, lurraldeko saltoki guztiei erakusleiho digital bat eskaintzeko eta produktuen salmenta bultzatzeko sortua.

Ekimenaren gerentea den Susana Agirrerekin, mahaian izan ziren Arantza Atutxa Gerediaga Elkarteko gerentea eta Miguel Iglesias. Bizkaian sortutako sareko salmentako bi esperientzia arrakastatsuren inguruko xehetasunak eman zituzten Atutxak eta Iglesiasek: iazko Durangoko Azoka eta todostuslibros.com plataforma, hurrenez hurren.

BBK-k eta Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatu zuten jardunaldia, eta Bizkaiko Aldundiaren babesa izan du. Hiru erakundeen ordezkari bezala, Nora Sarasola BBK Fundazioaren Gizarte Ekintzako zuzendaria, Alba Urresola Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria eta Ainara Basurko Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko foru diputatua izan ziren bertan, eta sareko merkataritzak mundu eta toki mailan bizi duen unea testuinguruan jarri zuten, baita horren inguruan dauden aukerak eta mehatxuak ere. Enara Venturini Lehiaren Euskal Agintaritzako Kontseiluko kideak amaitu zuen topaketa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo «Eraldaketa digitala ezinbestekoa da tokiko merkataritzaren etorkizuna bermatzeko»